Prevención SARS-CoV-2

 

Tartanga LHII ikastetxea, gaur egungo eta etorkizuneko pandemia egoerei aurre egiten lagunduko duten hainbat baliabide teknologikoren ikerkuntza prozesuan, murgildurik dabil Elorrieta Errekamari eta Harrobi institutuekin elkarlanean.

Horretarako, hainbat esparrutan lanean ari gara. Airearen kalitatea aztertzeko teknika desberdinen bidegarritasuna aztertzen gaude, Sartorius enpresaren gel filtroen erabilera posiblea aztertuz, espazio itxi batean birusaren presentzia somatzeko adibidez, edota barne airearen purifikaziorako fotokataliziak dituen abantailak aireztapen sistema propioetara moldatzeko egokitzapenak bilatuz.
Baita uraren laginketa metodoak, Sars-COV-2 birusak eragindako behar berrietara moldatzeko moduak ustartuz, zonalde murriztuetara aplikatutako laginketa protokoloak sortuz.
Espazio publikoetako pertsona kopuruaren kontrol eta zenbaketa kudeatuko duen software bat sortzea da beste erronketariko bat, unean uneko informazio eguneratua eta datu historikoak izatea ahalbideratuko duen “aplikazio” propioa.
Azkenik, proiektu honetan jaso eta landuko den informazio guztia beste irakasle edota ikasleen formakuntzarako erabilgarri egingo dugu, bai formakuntza tailer edota unitate didaktiko moduan argitaratuz.


Parte-hartzaileak

OINATZ GARCÉS  TARTANGA

UNAI PEREA  eta JON ANDONI IZURIETA ELORRIETA

NAGORE SUSIAL  HARROBI

Kolaboratzaileak

Elorrieta-Errekamari

Harrobia

Construcción Bizkaia