MAKER GELA

Nolabait definitzeko, maker bat bere eskuekin egiten duenaren bidez ikasten duen pertsona bat da. Horretarako fabrikazio digitalerako teknologiak eta  komunitateak sortutako baliabideak erabiltzen ditu eta ikasitakoarekin horiei bere aportazioa egiten die bueltan.

Makerrek euren proiektuak elkarlanean aurrera eramateko espazio teknologikoak behar dituzte eta helburu horrekin hainbat egitasmo sortu izan dira: Fab Labs, Makerspaces, Media Labs, Maker Faires, Hackathon eta abar luze bat. Espazio horiek fabrikazio digitalerako makinak izateaz gainera ezagutza partekatzeko espazioak dira, teknologiarekin esperimentatzeko eta elkarrekin ikasteko topaleku.

Maker kultura eta formakuntza

Gaur egun pertsona baten formakuntzan alor teknikoa bezain garrantzitsua dira zeharkako ezagutzak.

XXI. mendeko zeharkako ezagutzak guztiz aldatu dira eta Maker kulturak oso ondo egiten du bat hauekin:

  • Ekintzailetza bultzatzea, edozein pertsonak bere negozioa sortzeko behar dituen tresnak izan ditzan.
  • Ikasleei eta profesionalei esperimentazioaren eta behaketaren bidez arazoei irtenbide sortzaileak bilatzen lagunduko diena.
  • Teknologia berriak erabiltzen eta eguneroko zereginetan gertatzen diren aurrerapen guztiak aplikatzen irakatsiko duena.

GURE ESPAZIOA

Honenbestez, Tartangak ezin du Maker kulturatik at egon eta gure hezkuntza komunitatearentzako Maker espazio bat irekitzea erabaki da.

Espazio honek hurrengo teknologia edo makinak batu nahi izan ditu:

  • 3D prototipadorako inprimagailuak (ABS, PLA eta TPU materialak inprimatzeko)
  • Ordenagailuz kontrolatutako laser-ebakitzaile bat, 2D zatietatik abiatuta 3D egiturak mihiztatzeko
  • Binilozko ebakigailu bat, zirkuitu malguak eta antenak egiteko
  • Elektronikako instrumentazio gunea (soldadore, oszilokopio,…)
  • Kostu txikiko prozesadoreetarako programazio-tresnak (Arduino, ESP32, makey-makey, m5staick,…)
  • Brikolajerako eskuzko makineria: taladroa, serrak,…

Hau guztia bi espazio desberdinetan banatu izan dugu:

  • Espazio Garbia: Fabrikazio digitalerako sistemak eta alor elektronikoa
  • Espazio zikina: Brikolajerako erramintak

Taldea

Ordutegia

Espazioa erabili nahi izatekotan idatzi: innova@tartanga.eus