BIM _7D
Zazpi ikastetxeko alor ezberdineko lankideak arituko gara beste lau enpresa kolaboratzaile batzuekin proiektu honetan. Berokuntza galdara gela bat eskaneatu eta digitalizatu behar dugu mantentze gestioa hobetzeko xedearekin, baita instalazioaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna handitzeko ere. Building Information Modeling (Bim) inguruan lan egingo dugu. Elkarlanerako metodologia bat da, eraikuntza-proiektu bat sortu eta kudeatzeko. Proiektuaren informazio guztia eragile guztiek sortutako informazio digitaleko eredu batean zentralizatzea du helburu.
Lanbide profesionaleko familia anitzek parte hartzen dugu. Eraiken LHII, Contruccion Bizkaia LHII, eta EASO Politekniko eskolakoak “Eraikuntza eta Obra zibila” familiako lanak burutuko dituzte; TARTANGA LHII “Irudia eta Soinu” familiakoa, errealitate areagotua landuko du, Usurbil LHII “Energia eta Ura” eta Tolosaldea ikastetxeko partaideek “Instalazio eta Mantentzea” familiakoen aportazioak egingo ditu proiektuaren lidergotza emanez. Enpresa kolaboratzaiak hauek arituko dira: GIROA S.A.U, SALTOKI eta Ip21 Ingeniería de Proyectos - BIM.
Praktika berritzaile gisa, proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleak lantalde batean biltzea planteatzen da, hiru egunez. Hiru egun horietan bete beharreko helburuekin bat datorren tamaina duen eraikin baten modelizazio-erronka, mantentze-lanen kudeaketa eta errealitate areagotua landuko dira. Horrela, ikasleei transferentzia zuzena egiten zaie, eta arazoak eta landutako material didaktikoaren balizko hobekuntzak egiaztatzen dira.